Antxoaren 10 mito

Denda portuan bertan dugulako eta gure bezeroekin harreman zuzena dugulako zorionekoak gara. Gure bezeroen ohituren, zalantzen edo kezken berri aurrez aurreko harremanei esker izaten dugu eta, informazio pribilijiatu honi esker, etengabe berritzen eta gure zerbitzua hobetzen ari gara.

Getariako gure dendara etortzen zaretenean edo antxoak lantzeko tailerra egiten duzuenean galdera asko egiten dizkiguzue eta, beraz, zuen zalantzen berri izaten dugu. Hartu-eman horiei esker, antxoaren bueltan mito ugari direla konturatu gara. Eta, ez dira guztiz egiazkoak. Horregatik, post honetan mito horietariko batzuk argitu nahi izan ditugu. Irakurri ostean galdera berriak badituzu edo zure zalantzaren bat argitu ez badugu, jarri gurekin harremanetan eta ahalik eta egokien erantzuten saiatuko gara.

Ekin diezaiogun!

Read More...

Berdela jateko ohiturarik? On, osasungarri eta jasangarria, sasoian da!

Ia hiru hilabeteko atsedenaldiaren ondoren, Getariako arrantzaleak otsaila heltzearekin itsasoratzen dira berriz ere, berdelaren bila. Izan ere, urte osoan zehar izaten da berdela gure arraindegi eta merkatuetan, baina urtearen sasoi honetan, otsailetik hasi eta maiatzera bitartean, kostaldera hurbiltzen da eta, horregatik, askoz ere kopuru handiagoan arrantzatzen da.

Honezkero hamarkada bat baino gehiago joan da Maisorren berdelaren aldeko apustua egin genuenetik. Getariako produktu tradizionalak baliostea helburu dugula etengabeko bilaketan ari garela, gure produktuen artean berdela eskaintzen hasi ginen, pixkanaka, zein erantzun lortuko genuen jakin gabe.

Read More...

San Anton egunez, Getarian txakolina eta bixigua dastatzeko aukera

 

Hilaren 17an San Anton eguna da, egun seinalatua Getarian: animalien zaindari San Antonen omenezkoa zen egun Getariako Arratoiaren gaineko itsas-argia dagoen horretan zegoen baseliza; eta haren eguna ospatzeko, aspaldiko ohitura da Getariako elkarte gastronomikoetan parrilan prestatu eta bixigu goxoa dastatzea; izan ere, Kantauri itsasoko uretan bixigua barra-barra arrantzatzen zen garai haietan, urtarrila izaten zen horretarako sasoirik aproposena (esaera zaharrak dio “San Anton bixigua monton!”). Horiek garaiak: egun altxor preziatu den hori ia eguneroko jaki zen orduan.

Read More...

Eguberrietan jarri zure mahaian Maisor zizka-mizkak

Usadio zaharrenak jarraituz egindako arrain kontserbak modu berrienean prestatuak. Hona hemen gure errezeta liburu berria, zuretzako inspirazio iturri.

 

Punta puntako berrikuntzari lotuta bizi garen honetan, oraindik ere ohitura zaharrei eusteko sasoirik baldin badago Eguberri garaia da hori. Familia- zein lagun-artean, behin ezarritakoa ohitura bihurtu eta horri eusteko joera dugu Gabonetan. Eta gurean, ezin bestean, mahaiaren inguruan elkartzeko abagunea dira egunok.

Read More...

Antxoak xerratuz, zure lan-taldea indartu

Maisor aisialdi esperientziak enpresentzat

 

Lanaren iraultza berri batean murgilduta gauden honetan (askok aldaratzen dute egungo egoera XVIII. zein XIX. mendeetan gertatukoekin), gero eta sakonago hausnartzen da lanarekin lotutako ororen inguruan: lan baldintzak, lan egiteko moldeak, antolakuntza, lan-taldearen harremanak, langileen ongizatea… Ikasia dugu honezkero langilea zenbat eta gusturago jardun orduan eta aberatsagoa izango dela hark enpresari egingo dion ekarpena. Eta, zentzu horretan, atsedenak berebiziko garrantzia du, bata bestearen osagarri baitira: ez dago atsedenik lanik gabe, ezta lanik atsedena izan ezean.

Read More...

Haurrek ez dute arraina gustuko: mito ala errealitate?

 

Arraina eta barazkiak txikienen dietan txertatzea erronka bilakatu da familia askorentzat. Eta badirudi badagoela hori horrela izan dadin eragiten duen arrazoirik Y parece que existen motivos para que así sea.

Adituek diote horren atzean, batetik, arrazoi genetikoak daudela eta, bestetik, baduela ohiturekin loturarik. Dirudienez, zapore gozoak edo karbohidratoak dituztenak dira txikiek gehien atsegin dituztenak (pasta, arroza, ogia, laboreak eta abar). Aldiz, zapore garratz edo bortitzak dira gutxien atsegin ditugunak, haurtzaroan, batez ere.

Read More...

Maisor Elkanoren uberan

Elkano Fundazioaren helburuak gure eginda, lehenbiziko Mundubiraren 500. urteurrena gogora ekartzeko sustatutako ekitaldietan murgilduta dihardugu Maisorren.

Read More...

Ospakizun txikienetik handienera, Maisor lagun

Ateri diren udako egun luzeak aproposak dira aire zabalean edonolako ospakizunak antolatzeko, eta ospakizun horren neurria dena delakoa izanda ere, Maisorrek lagunduko dizu topaketa atsegina eta gogoangarria izan dadin.

Read More...

Japoniar merkatuan bide egiten

Hogei urte bete ditugun honetan, aurrera pausu bat eman nahi izan dugu (erraldoi baten neurrikoa), nazioarteko merkatu berrien bila, eta Japoniara bidaia egin dugu Maisor produktuak han ezagutzera emateko, CAPRICE “Fancy the European appetizer” programaren eskutik; horren helburua da europar kultura eta tradiziotik eratorritako produktuak ezagutzera ematea, Hazi, Eusko Jaurlaritzaren landa, itsasertz eta elikagaien sustapenerako korporazioaren eskutik, Europar Batasunaren laguntzaz.

Read More...

Zure gosarian zer berri?

Eskura ezazu gure errezeta liburuxka berria eta emaiezu Omega 3 zure goizei

Read More...